Esparru publikoaren okupazioa emango da bihar Colon de Larreategin

uriola.eus 2015ko urr. 15a, 08:05

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, aparkalekuak aldi baterako kenduko dira bihar eta etzi, ostiralean eta larunbatean, Colon de Larreategi kalean.

Bihartik, urriaren 16ko 14:00etatik larunbateko, urriaren 17ko 14:00etara bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak kenduko dira Colon de Larreategi kaleko 36. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Bilbao Arte Districtek programatutako jarduerak egiteko okupatuko da esparru publikoa.