Zesta puntaren gazi-gozoa

uriola.eus 2015eko urriaren 29a

'Jai Alai Blues' dokumentala aurrestreinatuko dute gaur Alondegiko Golem zineman. Zesta puntaren munduari begirada gazigozoa erakusten du lanak.

70. hamarkadan Miamiko frontoietan aritzen pilotariak rock izarrak bezala ziren: dirua barra barra irabazten zuten, festetara gonbidatzen zituzten... Gaur egun ordea, gainbehera etorri da zesta-puntaren mundua, bai behintzat AEBetan.

'Jai Alai Blues' dokumentalak kamara aurrean jarri ditu pilotariak, Mexiko, Kuba eta AEBetako frontoien historia barrutik kontatzeko. Gaur, urriak 29, Azkuna Zentroan estreinatuko da 20:00etan auditoriumean, eta azaroaren 6ean Euskal Herriko zinematara iritsiko da.

www.euskalkultura.com-etik hartutako albistea.

www.azkunazentroa.com