Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atzeman zuen igande goizaldean sexu erasoa leporatuta. Ustez, emakume bati bular eta genitaletan ukituak egin zizkion. Emakumeak aurre egin eta oihuka hastean, erasotzaileak ihes egin zuen.
Ertzaintzari erasoaren berri ematean, erasotzailearen bila hasi ziren eta 4:15 aldera, gizon bat atxilotu zuten, deskribapenarekin bat zetorrena. Sexu erasoa egotzi eta komisaldegira eraman zuten.
Eraso hau zorrotzako bortxaketa ahaleginetik eta lapurretatik aste betera izan da.