Bideoaren bidez ingurua erregistratu eta irudikatzeko modu berriak jendarteratzea du xede BIdeOtik zikloak. Estatu espainiarrean eta nazioarte osoan sortu eta egin diren bideo-sorkuntzako lanak eta proiektuak dira. Arte, sorkuntza eta kultura-arlotik datozen eta ikus-entzunezko hizkuntza modu pertsonal, intimista eta hurbilagoan darabilten pertsonek egindakoak.
Hileko saio bakoitzean, egileak dira ikusleen aurrean beren lana aurkezten dutenak eta beren lan prozesua azaltzen dutenak.
Gaur, hilak 3, 'Eduardo Gaviña y su alter ego Yogurinha Borova filmography'-ren txanda izango da. "Nire ametsak bizi diren tokietan sekula ez nago lo, eta areago", adierazi du Eduardo Gaviñak. Ez da soilik bideoan aritzen Gaviña; transformismoa, argazkigintza, kanta, telebista, komedia, ikuskizuna ere lantzen ditu, besteak beste. Diziplina anitz eta aurpegi askotako artista honek bideo-piezak jarri ohi ditu bere jarduera gehienekin batera, eta "ondo berraztertzea merezi dute".
Hainbat pieza proiektatuko dira eta aldi berean saioa ere eskainiko du Eduardo Gaviñak.
Hitzordua: azaroak 3 asteartea, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan (-2 solairuan). Sarrera: 2-3€