Orson Wellesen zori eta jeinu aldia

uriola.eus 2015ko aza. 24a, 05:30

Argazkia: www.azkunazentroa.com

Orson Wellesen jaiotzaren mendeurrenean, Wellesen biografia eta filmografiaren ikertzaile nagusietakoa den Patrick McGilligan Azkuna Zentrora hurbilduko da hitzaldia ematera gaur arratsaldean.

Ipar Amerikako zinema-historialaririk txalotuenetako bat da Patrick McGilligan. Bere azken liburua Young Orson: The Years of Luck and Genius on the Path to Citizen Kane epe laburrean, 2015eko azaroan, emango da argitara Estatu Batuetan.

Patrick McGilligan ez da bakarrik egongo Azkuna Zentroko emanaldian. Jose Julian Bakedano eta Antonio Castro Bobillorekin solasean jardungo baita McGilligan.

Patrick McGilliganen hitzaldia gaur, azaroak 24, izango da, 19:00etan, Azkunza Zentroko auditoriumean (-1 solairuan). Sarrera dohainik izango da gonbidapena izanez gero (jaso Infopuntuan), leku guztiak bete arte.

 

Mendeurrena

Azkuna Zentroko Zinematekak aurrera jarraitzen du Orson Wellesen mendeurrenari lotutako jardueren programarekin. Joan den apirilean eta maiatzean ekin zion bere filmografiari buruzko zikloa proiektatuz.

Aktore, film-zuzendari, gidoilari eta ekoizle handienetakoa izan dena Kenosha herrian jaio zen, Wisconsin estatuan, 1915ean eta Hollywooden hil zen Kalifornian, 1985ean.

Orson Welles Shakespeareren eta Cervantesen zale amorratua izan zen beti. XIX. mendeko narratiba handia miresten zuen, ospea eta kalitatea biltzen zituelako. Antzerkia eta irratia landu zituen, eta urakan baten modukoa izan zen bi esparruetan. Zineman debuta egin zuenean ere, Amerikako zinema soinudunaren bultzatzaile handia izan zen.

 

www.azkunazentroa.com