Mentalitate estuaren ikuspegi zabala

uriola.eus 2015ko abe. 2a, 09:48

100 kartel baino gehiago eta 150 dokumentu, besteak beste, eskuko programak, publizitate-gidak, argazkiak eta prentsarako klitxeak Ondare Aretoko 'Zine kartelak eta Zentsura' erakusketan urtarrilaren 9ra arte ikusgai izango da.

'Zine kartelak eta zentsura' izeneko erakusketa dago Ondare Aretoan, azaroaren 13tik. Bilduma honetan 100 kartel baino gehiago daude erakusgai, bai eta gaiari buruzko 150 dokumentu ere: eskuko programak, publizitate-gidak, argazkiak prentsarako klitxeak eta zentsoreen jatorrizko ohar batzuk. Agiriok jatorrizkoekin batera daude erakusgai, eta zenbait ohar argigarri dituzte, "garai hartako mentalitate estuaren ikuspegi zabala eskaintzen dituztenak".

Zinea XX. mendearen erdialdeko hamarkadetako masa-fenomeno handia izanik, zentzugabekeria politikoen lehentasunezko xede izan zen; baina, askotan, zentsura politiko hori irudimena eta adimena erabiliz burlatu ahal izan zuten, garai hartako marrazkilarien maisutasunari esker.

 

Jano-k, Francisco Fernandez-Zarzak, ondo merezitako omenaldia

Erakusketak leku berezia eskaintzen die Janoren (1922-1992) marrazkiei. Marrazkigile autodidakta izan zen Jano, eta 1945ean zinearen publizitatean hasi zen lanean. Kalitate maila gorenetara iritsi zen, eta, horregatik, Espainiako eta atzerriko pelikula askoren publizitatea egiteko eskatu zioten. Horrez gainera, azal-egile eta ilustratzaile ona izan zen; Jose Mallorquiren El Coyote da horren erakusle.

Hari eta beste marrazkilari batzuei esker (batzuk ezezagunak) heldu zaigu gutako askori zinearen magia. Hollywoodeko mundua, izarrena eta zinearekiko lilura banaezinak dira haren marrazkietatik. 

Erakusketa urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan, 10etatik 14etara eta 17etatik 21etara, astelehenetik ostiralera, eta 10etatik 14etara, larunbatetan.