Egitarau horren barruan, Geronimo Gimenez edota Jose Maria Usandizaga bezala XIX. mendean jaiotako konposatzaileek idatzitako lanak, edo gaur egungo James Barnesenak egongo dira, besteak beste.
Bandaren emanaldia Bilbao Izan programaren barruan kokatuta dago, eta kontzertuan ateratzen den dirua Errefuxiatuei laguntzeko NBEren ACNUR Agentziari emango zaio. 2 euroko prezioa izango duten sarrerak BBK Aretoko txarteldegietan, zerbitzu anitzeko Kutxabank-eko kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi ahal izango dira.
Gonzalez Bastidaren Goralpena lanak emango dio hasiera kontzertuari, eta bertan, beste lan batzuen artean, Gimenezen La torre del oro preludio sinfonikoa, Usandizagak 1906an idatzi zuen hiru euskal abesti herrikoiri buruzko Irurak bat rapsodia eta Barnesen Appalachian overture eta A Leroy Anderson portrait entzun ahal izango dira. Egitarauari amaiera emateko Palancaren Goya lana eskainiko da.
Iñaki Urkizu Kerejeta (Beasain, 1961) 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea da. Zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da (Beasain, Tolosa eta Arrasate Musical), zenbait bandetako kolaboratzailea, –Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 800 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.
Bilboko Udal Musika Bandaren kotzertua
Zuzendaritza: Iñaki Urkizu, Bilboko Musika Bandaren zuzendariordea
Eguna: abenduak 3 osteguna
Ordua: 20:00etan
Lekua: BBK Aretoa (Kale Nagusia 19-21)
Sarrerak: 2 €
Salmenta: BBK Aretoko txarteldegia, Kutxabankeko kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean.