Metroak gizon bat harrapatu du Abandon eta zerbitzuan atzerapen handiak daude

uriola.eus 2015ko abe. 4a, 09:36

Ertzaintzak emandako datuen arabera, gizona bizirik eraman dute Basurtuko ospitalera. Dagoeneko zabaldu dute Abandoko geltokia eta zerbitzua normaltasunera doa. 

Metroko zerbitzua etenda egon da goizeko 08:30etatik 09:40ra, Bidezabal helmuga zuen tren batek gizonezko bat harrapatu eta gero Abandoko geltokian. Honen atzerapen handiak eragin ditu zerbitzuan eta Abandoko geltokia ireki badute ere, oraindik ez da normaltasunera bueltatu zerbitzua. 

Gizona bizirik eraman dute Basurtuko ospitalera.