Gaur, hilak 18, Tiro Bajo taldeak kontzertua emango du Azkuna Zentroan. Kontzertu bakarra eskaintzeko sortu duten proiektua da. Eskarmentu handiko lagunek bat egin dute bertan.
Musikari ezagunak dira, hainbat taldetan arituak, Tiro Bajo taldean elkartu direnak. Javi Manterola (Lisabö, Amodio, Hermana Raya) teklatuan eta ahotsean; Karlos Osinaga (Lisabö, Hermana Raya) teklatuan eta ahotsean; Iñigo Cabezafuego (Atom Rhumba, Mermaid, Cabezafuego…) teklatuan eta ahotsean; Rober (Atom Rhumba, Separatistas, Hermana Raya) teklatuan eta ahotsean eta Mikel Abrego (BAP!, Negu Gorriak, Anari...) baterian.
Gaur eskainiko duten emanaldiaren aurrerapena da bideoan entzun daitekeena.
Fitxa artistikoa
Javi Manterola (Lisabö, Amodio, Hermana Raya): teklatuak eta ahotsa
Karlos Osinaga (Lisabö, Hermana Raya): teklatuak eta ahotsa
Iñigo Cabezafuego (Atom Rhumba, Mermaid, Cabezafuego...): teklatuak eta ahotsa
Rober (Atom Rhumba, Separatistas, Hermana Raya): teklatuak eta ahotsa
Mikel Abrego (BAP!, Negu Gorriak, Anari...): bateria eta perkusioak