Antzinako euskal kulturari gorazarre egingo diote Jon Mayak eta Marcos Morauk

uriola.eus 2015ko abe. 17a, 10:00

Argazkia: www.guggenheim-bilbao.es

Egungo bi dantzari eta koreografo gailenek, Jon Mayak (Kukai) eta Marcos Morauk (La Veronal), berariaz sortu dute Oskara proiektua, antzinako euskal kultura omentzeko. Guggenheim Museoko atrioan ondu duten lana ikusteko aukera izango da lau egunetan.

Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren obran irudikatzen da halaber kultura hori eta haien lanak ikusgai daude Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak erakusketan. Maya eta Morauren Oskara in progress jarduera hau artista egoiliarren programa berri baten emaitza da.

Ekimena beste hiri batzuetako antzokietan ere eskainiko dute 2016ko otsailetik aurrera: Gasteizen, Iruñean, Donostian (Europako Kultur Hiriburu dela eta) eta Baiona.

www.guggenheim-bilbao.es