30 udalerritako 169 saltokik parte hartu dute Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen duen Erakusleiho Lehiaketan. 2015eko edizioan 62 sari banatu dira guztira. Bestalde, hiru sari handi horiez gain, bada Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomikoa eta Lehiakortasuna sailak ematen duen Sormenari Saria, aurten ere, Markina-Xemeingo Arriaga Euskal Artisautzak irabazi duena. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko sailaren Berrikuntza Saria, Zornotzako Perfumeria Edertuk lortu du, eta Iberdrolak emandako Argiztapen Saria, Bilboko Mil Rosasentzat izan da ere.
Erandioko Koliseo Tabernari egokitu zaio Ostalaritzako Baque Sari Berezia. Lankidegok emandako Web-orrien Diseinurik Onenari Saria www.rafaelmatias.es-entzat izan da eta, azkenik, El Corte Inglesek emandako Merkatal Konpozizioa Saria Sestaoko Anai Bolsosentzat izan da, eta herri honetan ere Lilura Ekodendak Coca Colaren Natura Saria lortu du.
Halaber, lehiaketako laguntzaile izan diren 24 udalen 32 sari eta merkataritzako 14 sari bereziak, eta beste 2 sari ere banatu dira ehun urteko merkataritza establezimenduentzat: Pedro Salcedo, Bilbokoa eta Farmacia Enrique Aramburu, Plentziakoa.