Azkuna Zentroa Single taldearen kantuez bustiko da gaur

uriola.eus 2016ko urt. 22a, 08:58

Argazkia: Azkuna Zentroa

Teresa Iturriotz eta Ibon Errazkinek gidatzen duten talde donostiarrak, Singlek, gaur, urtarrilak 22, izango du zita Azkuna Zentroan.

Le Mans eta Aventuras de Kirlian taldeetan izan zuten iraganaren berri dutenek, hainbat gako aurkitu ahal izango dituzte Single taldearen kontzertu honetan; iragan mitikoa etorkizun distiratsuarekin lotzen duten giltzak.

Talde donostiarrak mota, kolore eta zapore askotako collage bat osatzen du. Ezinezko doinuak eta berriak diren erritmoak sortzen dekonstruitutako eta teilatutik berriz eraikitako kanten hezurdura dira taldeak pentagrametan idazten dituzten noten konposizioa. 

Kontzertua gaueko 21:00etan izango da Azkuna Zentroan bertan eta sarreren prezioa 8 eurotakoa izango da. AZko txartela izanez gero, prezioa 6 eurokoa da. 

Sarrera erosi nahi izanez gero edota taldeari buruzko informazio gehiago jakin nahi baldin baduzu, klikatu Azkuna Zentroaren webguneko sarrera honetan: www.azkunazentroa.com