Belako taldeak 'Hamen' disko berria aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2016ko urt. 19a, 20:06

Belako taldeak zuzenean jotzen aurkeztu du 'Hamen' disko berria

Belako talde mungiarrak 'Hamen' disko berria aurkeztu du gaur eguerdian Bilboko Kafe Antzokian. Taldearen bigarren diskoa ostiralean kaleratuko da eta bere aurkezpenak jakinmin handia piztu du kazetarien artean.

Gaurkoa aurkezpen berezia izan da, izan ere, Nomad eta Track sei kantuak jo dituzte zuzenean, hurrenez hurren, diskoaren inguruko jakingarriak eman aurretik eta ondoren. Hona hemen aurkezpenan esandako batzuk, jo dituzten kantuekin tartekatuta.

Audioa entzun eta bideoa ikusi hemen.