Igandean trafikoa etengo dute Portuko Markesaren kalean

uriola.eus 2016ko urt. 22a, 07:00

Udalak jakitera eman duenez, igandean, hilak 24, 07:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Portuko Markesaren kalean, Colon de Larreategi eta Kale Nagusiaren artean.

Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ordezko bidea Colon de Larreategi izango da.

Zirkulazio-etenaldia tresneria igotzeko lanek eragingo dute.