Angela Davis afroamerikar ekintzaile politikoa eta unibertsitate irakaslea Euskal Herrian izango dela eta, Fermin Muguruzak omen egingo dio, otsailaren 7an Kafe Antzokian. Haren eskutik euskal musikari eta sortzaile ugari bilduko dira gorazarre ekitaldira. Besteak beste, Maialen Lujanbio, Eider Rodriguez, Mursego, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti, Anari, Broken brothers bass band, Bad Sound System, La Basu, Aneguria, Xabi Solano, Sorkun eta Fermin Muguruza bera izango dira agertokian.