Eman inbestigazio taldeak bideratutako proiektua da Tirabirak. Lana, Donostia2016 programarako egina dago, eta urteetan zehar prentsan agertutako Euskal Herriko gatazkaren inguruko binetak biltzen ditu.
Erakusketak gaur izango du hasiera EHUko Bizkaia Aretoko Chillida saloian. Martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.
Inauguraziora bertaratu nahi duenak gonbidapena@dss2016.eu helbidera email bat bidaltzeko eskatu dute antolatzaileek.