Udal Musika Eskolak ikaslez beteko du Campos antzokia kontzertu didaktikoak eskainiz

uriola.eus 2016ko mar. 2a, 10:00

Bilboko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako 2.000 ikasle inguruk, BilbaoMusikak gaur asteazkenan, eta bihar, martxoak 3 osteguna, Campos Antzokian antolatuko dituen lau kontzertu didaktikoez gozatu ahalko dute.

Aurten ere, Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleek pedagogia eszenatokitik eskainiko dute. Emanaldi hauek, Galeran (Sorkunde kalea, 8) eta beste agertoki batzuetan antolatu ohi diren entzunaldi eta kontzertuen zerrenda luzeari gaineratu zaizkio.

Musikazaletasuna bultzatzea da BilbaoMusikak ikasturtez ikasturte antolatzen dituen Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako kontzertu didaktikoen helburuetako bat. Aurten, kontzertuak martxoaren 2an, 9:30etan eta 11:00etan, eta martxoaren 3an, 10:00etan eta 11:30etan egingo dira Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian.

Udal Musika Eskolako Sinfonikoen Saileko irakasleak arduratu dira gaurko kontzertuak antolatzeaz, 6 eta 10 urte tarteko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Ekitaldi honen bitartez, orkestra sinfonikoa osatzen duten instrumentuak hobeto ezagutu, musika-estilo desberdinak entzun eta zenbait obraren interpretazioan era aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. Egitaraua osatuko dute besteak beste, Jesus Guridiren Diez melodias vascas, Ketelbeyen En un Mercado Persa, Henry Manciniren The Pink Panther edo Badelten Los Piratas del Caribe (B.S.O) lanek.

'Rock and rollaren historio bat' kontzertua Musika Eskolako Instrumentu Modernoen Saileko irakasleek programatu dute, ostegun honetan, martxoaren 3an, 10:00etan eta 11:30ean. Emanaldi hauek Lehen Hezkuntzako azken mailetako (5 eta 6) eta DBHko 1. mailako eta 2. mailako ikasleei zuzenduta daude.

Kontzertu didaktiko honetan, rockak Mississippiko Deltako bluesean dituen sustrai musikalak arakatuko dira, baita Chicagoko hiri-giroko bertsioen agerpena ere (Rhythm & Blues delakoa eta Country & Western tradizional amerikarra), euskal rock radikala zeritzonaren gaur egungo ondorengoetaraino, popa, heavy metala, punka edota musika teknologiko berria ere errepasatuz.

Taldeen Kontzertua 

Udal Musika Eskolak gaur, martxoaren 2an, musika ikuskizun eder bat antolatu du ere, non bere eskolako sail ezberdinetako 100 ikasle baino gehiago igoko dira Campos Antzokiko eszenatokira. Bertan publiko zabalarentzako, ordu eta erdi inguruko kontzertua emango dute garai eta musika estilo ezberdinetako errepertorioa interpretatuz.

Hitzordua 19:00etan izango da eta bertara joan nahi duenak gonbidapenak eskuratu beharko ditu, dagoeneko eskuragarri daudelarik Campos Antzokiko txarteldegian (bi pertsona bakoitzeko).

Publikoak musika formazio ezberdinen ikuskizunarekin gozatu ahal izango du, orkestrak direla fanfarreak, Big Band, eta adin ezberdinetako saxo edo eskusoinu taldeak direla. Talde bakoitza Eskolako bere irakasleak zuzenduko du.