Il Sorpasso road-movie estiloko film eroa da. Bidaia horren bitartez, zuzendariak 1960ko hamarkadako Italiaren argazki tragikoa, komikoa eta satirikoa osatzen du. Horretarako, autoan doazen bi pertsonaien nondik norakoak kontatuko ditu.
Bi pertsonaia nagusi horiek Roberto Mariani (Jean-Louis Trintignat) bizizale eta parrandazalea eta Bruno Cortone (Vittorio Gasman) zuzenbidea ikasten duen gazte lotsatia dira. Lehenengoak bigarrena gonbidatuko du, oporraldia elkarrekin igaro dezaten, haren kabriolet ederrean. Hala, zinegileak bi pertsonaien ikerlan psikologikoa osatuko du filmean, bidaian zehar biziko dituzten abentura eta egoerak direla medio.
Risi zinegilearen film onena dela esan ohi da, bere garaian arrakasta izugarria izan baitzuen. Aktoreen lana nabarmentzekoa da; Gassmanek, hain justu, aktore onenaren David di Donatello saria jaso zuen film estreinatu zen urte berean.
Informazio gehiago: cineclubfas.com
Iturria: Nontzeberri