'Musika dibertigarria da' Juan Mari Beltran Hirukotearekin

uriola.eus 2016ko mai. 27a, 10:33

Hainbat musika-tresnaren funtzionamendua eta jatorria ezagutzeko aukera izango da gaur 19:30ean Barrainkuako Udaltegian 'Musika dibertigarria da' zikloko azken saioan. 

Kontzertu didaktikoen aurtengo edizioa gaur amaituko da euskal musika herrikoiaren soinu eta musika-tresna tipikoei eskainitako proposamenarekin, Juan Mari Beltran Hirukotearen gidaritzapean. Kontzertu horretan, Juan Mari Beltran musikologo eta euskal musika herrikoiak duen figura garrantzitsuenetakoaren eskutik, zenbait musika-tresnaren funtzionamendua eta jatorria ezagutuko ditugu: xirula, txistua, dultzaina, danbolina, txalaparta, Ttun-Ttuna, rabela edo alboka, besteak beste.

Kontzerturako sarrera librea izango da aretoko leku guztiak bete arte. 

'Musika dibertigarria da' programak bederatzigarren edizioa bete du aurten. Kontzertu didaktikoen zikloaren helburu nagusia entzuleak musika klasikora –eta hainbeste jarraitzaile ez dituzten beste batzuetara– hurbiltzea, musika genero horren ezagutza eta gozamena bultzatzea, eta txikienen artean musika genero horretara ikus-entzule berriak erakartzea da.

kulturabarrutik.eus