Zinebik 'Joana Biarnes, una entre todos' filma eskainiko du Hileko Dokumentala zikloaren baitan

uriola.eus 2016ko api. 28a, 09:12

Gaurko emanaldia, ohikoa denez, Multicine 7. aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, katalanezko eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.  

Hileko Dokumentalak, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Oscar Morenok eta Jordi Rovirak zuzendu duten Joana Biarnes, una entre todos (Espainia, 2015. 72) filma eskainiko du; Espainiako lehenengo emakume argazkilari-kazetaritzat hartzen denaren bizitzari eta lanari buruzko lana.

Diotenez, Joana Biarnes (Tarrasa, Valles Mendebaldekoa, 1935) The Beatles taldearen suitera sartu zen, Roman Polanksi engainatu zuen, Raphaelen argazkilaria izan zen, Massielek Eurovision lehiaketara eraman zuen soinekoa aukeratu zuen, eta Clint Eastwoodek bere ezpainak muxukatu zituen. Bere adiskideen artean Xavier Cugat, Joan Manuel Serrat, Albako dukesa, Fernando Rey, el Cordobes, Lola Flores eta Salvador Dali egon ziren, besteak beste.

Hori da Espainiako lehenengo emakume argazkilari-kazetariaren bizitza eta lan ezezaguna. Bizitzari eta lanari buruzko datuak, garai hartan gaztea zen argazkilariak 1962an Vallesen izandako uholde ikaragarriak jaso zituen, irudi sinestezinak duela denbora gutxi aurkitzeari esker berreskuratu dira.

Filmak, garai bateko aurreiritziak gainditu zituen, gizonak nagusi ziren lanbide batean arrakasta lortu zuen, historiako pertsonaia handiak ezagutu eta hilezkor bilakatu zituen eta, gezurra badirudi ere, legenda bilakatzeko aukera zuenean, desagertu egin zen aitzindari baten ibilbidea dokumentatzen du.

Oscar Moreno ekoizle betearazlea, gidoilaria eta zuzendaria da. Gidoilari gisa aritu da lanean TV3ko Sense Ficcio saioan eskaini diren Cop al Banc Central, Generacio D, elBulli, l’últim vals eta L’equip ideal dokumentaletan. Horrez gain, Antena 3 eta TVEko La 2 kateek emandako zenbait dokumentalen eta programaren gidoilari eta errealizazio taldeetako kide ere izan da.

Jordi Rovira Informazio Zientzietan eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate autonomoan. Freelance kazetari gisa aritu da 1998tik, eta gizarte izaerako erreportajeak egin ditu Kosovo, Irak, Sierra Leona edo Ipar Irlanda bezalako hogeita hamar herrialdetan. La Vanguardia egunkariak argitaratu ditu bere erreportaje gehienak. 2005etik, lan horrekin batera, Kazetarien Elkargoak argitaratzen duen Capçalera aldizkariaren zuzendaria ere bada.

Zinebi,k Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, jarraipena emango dio urte osoko programazioari Hileko Dokumentala deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.