Bilbao Art District ekimenak kale itxiera eta aparkalekuen okupazioak ekarriko ditu

uriola.eus 2016ko mai. 12a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, Bilbao Art District ekimenak, bihar eta etzi, maiatzak 13 eta 14, trafikoa etenaldia eta aparkalekuen okupazioa ekarriko du Juan Ajurigerra kalean eta aldi baterako aparkalekuak kentzea Mazarredo zumarkalean.

Bihar, ostirala, maiatzak 13, 16:00etan hasi eta larunbateko 24:00etara bitartean, zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Juan Ajuriagerra kalean, Rekalde Zumarkalearen eta Heros kalearen artean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta ordezko bideak Barreinkua eta Heros izango dira.

Gainera, bihar zein larunbatean, aparkalekuak kenduko dituzte Mazarredo kalean, 31. zenbakiaren parean.

Bilbao Art District ekimenaren ekitaldietarako okupatuko da esparru publikoa.