Ur mozketa iragarri dute biharko Ercilla kalean

uriola.eus 2016ko mai. 30a, 06:00

Udalak jakitera eman duenez, bihar, maiatzak 31, asteartea, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Ercilla kalean. 

Hain zuzen ere, neurria, kale horretako 2, 4 eta 6 zenbakietan hartuko da Udal sareko ur-hartune bat konpondu ahal izateko.