Jon Gerediaga Artedrama & Huts Teatroa: 'Etxekoak' antzezlana

Erabiltzailearen aurpegia Kafe Antzokia 2016ko mai. 31a, 10:56

Etxekoak antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, hilak 31, Kafe Antzokian, 19:30ean, 10 euroren truk.

«Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak.
Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak»
«Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira ekintza guztiak».

Esaldi soil horiexekin iragarri du Huts Teatroak “Etxekoak” antzezlana. Ander Lipusen proiektu pertsonaletarako kabia da Huts Teatroa, “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) lanarekin abiatu eta honakoa bigarren emaitza duena. Bere obra berria, Lipusi berari gertatutako eta munduko edozein lekutan jende askori gertatzen zaizkion egoera errealetatik habiatzen da. Etxekoak inmigrante bat etxean hartzeko zailtasun eta mesfidantzei heltzen die bertako bizilagunen ikuspuntutik.

Jon Gerediagaren testua eta Ander Lipusen zuzendaritza duen obran, hauxek dira Gerediaga eta Lipusen etxekoak:

MADDI: Neska gazte euskalduna. Mamadourekin maiteminduta dago.
GOIO: Maddiren osaba tentela.
IMANOL: Goioren anaia. Maddiren osaba.
AMAMA: Maddiren amama, Goio eta Imanolen ama.

 

Jon Gerediaga Artedrama & Huts Teatroa: 'Etxekoak' antzezlana

Eguna: 2016/05/31

Ordua: 19:30

Lekua: Kafe Antzokia

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)