Paracycling World Cup probak trafiko etenaldiak eragingo ditu igandean Bilbo erdian

uriola.eus 2016ko uzt. 14a, 08:00

http://guiabilbao.net/

Udalak jakitera eman duenez, igandean, uztailak 17, zirkulazio-etenak emango dira Kale Nagusian, Jesusen Bihotzean, Abandoibarran, Leizaola etorbidean, Euskadi plazan eta M. Agirren Paracycling World Cup proba dela eta.

Hain zuzen ere, 18:30etatik 20:45era gutxi gorabehera, izango dira zirkulazio etenaldiak. Gune horietako garajeetatik ezingo da irten eta oinezkoei zein ibilgailuei txandaka emango zaie pasoa lasterketa igaro ahala. Zirkulazioaren noranzko biak prestatuko dira leku hauetan:

- Jesusen Bihotzaren biribilgunean, Sabino Arana eta Euskalduna zubiaren arteko zirkulazioa lotzeko.

- Euskadi plazan, Ajuriaguerra kaletik eta Mazarredo zumarkaletik, Deustuko zubiaren eta Museo plazaren arteko zirkulazioa lotzeko.

Bilbobus: desbideratutako lineak

Geraleku hauek baliogabetuko dira:

- Jesusen Bihotzerantz: Kale Nagusia 40 (27-28-38-48-56-72-77), Kale Nagusia 60 (56-A3) eta Kale Nagusia 74 (56-A3).

Moyua plazarantz: Kale Nagusia 63 (28-56-62-A3); Kale Nagusia 43 (28-56-62-A3) eta Elcano2 (01-10-13-18).

Deusturantz: Elcano 3 (01-10-13-A7) eta Museo plaza 1/Henao (01-10-13-18-A7).

Hurbilen dauden geralekuak:

Jesusen Bihotzerantz / Deusturantz: Kale Nagusia 36 (01-10-28-56-72-77-A7); Moyua plaza 4 (27-28-38-48-56-72-77); Rekalde zum.12 (13); Iparraguirre 29 (18).

- Moyua plazarantz: K. Nagusia 41 (28-38-48-56-62-72-76-77-A3); Moyua plaza 4 (01-10-13-18).