Indautxuko Karmengo jaiak ospatuko dituzte gaur eta bihar

uriola.eus 2016ko uztailaren 15a

Gaur eta bihar, ostirala eta larunbata, Indautxuko auzoa jaietan murgilduko da, hain zuzen ere, Karmengo jaietan. Hainbat ekintza prestatu dituzte Indautxu kalean egiteko; pintura murala, tailerrak, karaokea eta musika, besteak beste.

Egitaraua

Uztailak 15, ostirala

- 14:00. Indautxu Sariaren banaketa.

- 18:30. Umeentzako azoka.

- 18:30. Mural margoketa familia osoarentzat.

- 19:00. Txientzako herri kirolak.

- 19:00. Umeentzako desfilea.

- 19:30. Karaokea.

- 19:30. Tailerrak.

- 20:00. Aro & Edu taldearen kontzertua.

Uztailak 16, larunbata

- 18:30. Mural margoketa familia osoarentzat.

- 19:00. Umeentzako desfilea.

- 19:30. karaokea.

- 19:30. Tailerrak.

- 20:00. Euskal musika.