"Pipe, Fiñu, Raul eta Piol kalera!" oihua ozen zabalduko dute 20:00etik aurrera Kalera Kalera ekimenaren baitan. Manifestazioa egino dute auzoko kaleetan zehar Indautxu plazatik hasita. Auzoko lau presoen eskubideak aldarrikatzea eta dispertsioak euren senide eta lagunengan eragiten dituen ondorioak salatzea du jomuga gaurko mobilizazioak.
Izan ere, Sare herri dinamikaren arabera, "astero 1.000 kilometroko bidaia egiten duten senideek urtean 20.000 euroko zorra pilatzen dute. Bidaietan joan-etorria egiten dutenak umeak zein adinekoak dira, langileak eta langabeak dira, presoaren ideien aldekoak eta kontrakoak dira, euskal edota andaluziar jatorrikoak dira, ezinduak, pobreak edota jaioberriak dira. Euskal Herri osokoak jasaten du eta ordaintzen du dispertsioa".
Jarduera gehiago
Abenduaren 31n topa egin eta familia argazkia aterako dute Indautxun. Elkarretaratzea baliatuko dute saskia zozketatzeko.
Urtarrilaren 7an, berriz, bazkaria eta senideei omenaldia izango dute Kirruli elkartean.