Bi pertsona zauritu dira haizeak lurrera bota dituen ohol batzuk kolpatuta

uriola.eus 2017ko ots. 2a, 12:54

@ikersalgadoser1

Istripua Jado plazan izan da, 09:45 aldera. Zaurituetako bat bere kabuz joan da osasun-etxera eta bigarrena, Basurtuko Ospitalera eraman dute. 

 

Segurtasun Sailak eitb.eus agerkariari azaldu dionez, haize bolada indartsuek Jado plazako obrako oholak lurrera bota dituzte eta bi pertsonaren gainera erori dira. Zaurituetako bat 51 urteko gizonezko bat da eta Basurtuko Ospitalera eraman dute besoan eta buruan lesioak zituelako. Bestalde, zauriturik atera den emakumea, bere kabuz hurbildu da anbulategira. 

Haizeak eraginda, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) abisu horia dago indarrean, 120 km/h-ko boladak espero baitira. Bizkaian eta Gipuzkoan, 80 km/h-ko ufadak aurreikusi dira haizeguneetan, eta Araban, 60 km/h-koak.