Ekonomiaren eta teknologiaren ikuspegietatik aurrerapauso garrantzitsuak ematen ari den herrialdea den arren, Txinan tradizioak oso pisu handia du oraindik gizartearen parte garrantzitsuan.
Ohikoa denez, emanaldia Multicine 7. aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, ingeleseko eta txinerazko jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.
Kalkulatzen denez, Txinako 16 milioi emakume gizon homosexualekin ezkonduta daude, eta horietatik %90ek ez du bere homosexualitatearen berri eman, familiako presioen ondorioz, batez ere. Dokumental honek pertsona horietako biren historia erakusten digu: Cherry eta Andy.
Andy Shangain bizi den arkitekto arrakastatsua da, eta armairutik irtetea erabaki du. Aitak, lotsatuta eta dezepzionatuta, emakume batekin ezkontzera bultzatu du, familiaren ohoreari eusteko. Cherry neska gazte lesbiana da, homosexual batekin ezkonduta dagoena, eta ume bat adoptatu behar du, amaren exigentziak betetzeko eta gizartearen aurrean itxurak gordetzeko. Andyk eta Cherryk, zenbait estereotipo kultural simulatuz erabateko bizitza izateko egin behar duten esfortzuak argi eta garbi erakusten du Txinako balio sistema. Desesperatuta baina nekearen aurrean amore eman barik, euren adoreak, balio tradizional indartsuek markatutako gizartean bere askatasun espazioa bilatzen duen Txina modernoa eta gaztea erakusten du.
Sophia Luvara Italian jaio zen. Ohore handiz graduatu zen Torinoko Unibertsitateko Bioteknologia Medikoko Masterrean, eta unibertsitate berean minbiziari buruzko ikerketan ere doktoratu zen. 2007an ikasketak utzi eta Londonera joan zen, bere pasioa gauzatzeko: dokumentalak egitea. Inside the chinese Closet, lanak hainbat sari irabazi ditu generoko zenbait jaialditan, DocsBarcelonan, Berlinalen edo Herbehereetako IDFAn, besteak beste.
Zinebik jarraipena ematen dio urte osoan bere programazioari 'Hileko Dokumentala' deritzon zikloaren bidez. Ekimen horren bitartez, generoaren zaletuek, nazioarteko beste jaialdi batzuetan sariak lortu dituzten edo aukeratuak izan diren arren, merkataritza zirkuituan ia banaketarik lortu ez duten lanez gozatzeko aukera izaten dute. Horrela, Parallel40 banaketa-etxearen eskutik, Multicine aretoek, zientziari, ekonomiari edo gizarteari buruzko erabateko gaurkotasuna duten gaiak lantzen dituzten dokumentalak estreinatzen dituzte.