Arratoaik hiltzeko kanpaina Abandoko barrutira heldu da

uriola.eus 2017ko mai. 8a, 07:00

Apirilean eta maiatzean arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina egiten dabil Udala Bilboko barruti guztietan. Oraingoan Abandoko barrutiaren txanda izango da.

6. barrutian (Abandon), arratoiak hiltzeko lanak gaurtik asteazkenera, maiatzaren 8tik 10era, egingo dira Abandon eta Indautxun.

Aholku praktikoak

Osasun eta Kontsumo Sailak honako aholkuak ematen dizkie herritarrei arratoiak ez ugaritzeko:

• Ez bota zaborrik kale, parke, orube eta beste zonaldeetara (patioak, lorategiak…). Bota elikagaiak zakarrontzietara eta edukiontzietara.

• Ez eman janaririk jaberik ez duten animaliei (katuak, usoak,…) arratoientzako elikagai bilaka daiteke-eta!

• Zaborra poltsa itxietan bota dagokion edukiontzira. Errespetatu ezarritako ordutegiak. Ez utzi zaborrik zakarrontzien kanpoaldean.

• Patio, lonja eta bestelako leku itxietan putzuak edo ur-pilaketarik egotea saihestu. Horrela, intsektuak (eulitxoak) agertzea ekiditen da eta arratoiak agertzea saihesten da (ur hori edaten baitute). EZ ALTXATU PATIOETAKO SARETOAK.

• Etxea edo eraikinaren kontserbazio-baldintzak aldizka berrikusi eta baldintza egokietan eduki. Prebentzio neurririk onena karraskariei sartzen ez uztea da. 0,5 cm baino gutxiagoko sarbide-zuloak zementuz eta metal galbanizatuzko sareekin itxi.