V. Estropatadak Bilboko itsasadarra mantu horiz estaliko du beste behin ere

uriola.eus 2017ko eka. 16a, 09:02

WOP Fundazioak gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko dirua biltzeko ahatetxoen lasterketa antolatuko du igandean. Goizetik Itsasadarra Itsas Museoko kaian askotariko ekintzak antolatu dituzte. Lehiaketa Deustuko zubitik hasi eta Euskalduna zubira arte luzatuko da.

Bosgarren edizioarekin dator Bilbora Estropatada lasterketa igandean, ekainaren 18an. Beste behin ere, WOP Fundazioaren bidez gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko dirua biltzeko egingo dute plastikozko ahatetxoen lasterketa Biboko itsasadarrean. Aurreko ekimenetan bezala, aurten ere WOPato ticketa bost eurotan salgai izango da Bilboko WOP dendan. Txartel bakoitzak ahatetxo baten kodea izango du eta horiek barnean duten GPSaren bidez ahatearen jarraipena egin ahal izango da zuzenean. Ahateak itsasadarraren ertzetan trabatuta gera ez daitezen, artzain lana egingo duten piraguistak izango dira lasterketaren ibilbidean. Lehiaketaren ostean, parte hartzaileek, erositako txartelak ahatetxoengatik trukatu ahal izago dute. Gainontzekoak, hurrengo lasterketarako gordeko dira. Taldeek WOPaton ahate erraldoien bidez ere parte hartu ahal izango dute WOPaton Challengean, eta talde bakoitzak berea pertsonalizatu ahal izango du. Aurten 40 enpresak hartuko dute parte ahate erraldoien modalitatean.

Ekimena goizeko 11:00etan hasiko da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko kaian. Umeentzako tailerrak, puzgarriak eta kontzertuak antolatuko dituzte lasterketa hasi baino lehen familia giro oparoa sortzeko. 13:30ean ahatetxoen lasterketa hasiko da, Deustuko zubitik hasi eta Euskalduna zubira arte luzatuko dena.

Aurreko edizioak

Hasieratik arrakasta handia lortu zuen ekitaldiak geroz eta jende gehiago elkartu du lasterketa solidarioan. 2013ko urriaren 13an burutu zen lehenengo edizioa, 30.000 ahateetako Estropatadarekin Gau egun denda Portuko Markesaren 1ean duten arren, Bilboko Kale Nagusian, Zubiarten eta San Inazion ere dendak ireki zituzten ahateak eta bestelako merchandaising-a saltzeko.

WOP

Walk On Project 2008an hasi zen, Jontxu, fundazioa sortu zuten Mentxu eta Mikelen 6 urteko semeari gaixotasun neurodegeneratibo bat diagnostikatu ziotenean. Jontxuren gurasoak martxan jarri zuten fundazio hau, ezagunak ez diren gaixotasunak ikertzeko dirua lortzea asmoa daukana. Work On Projectek ingurugiroa errespetatzen duen fundazioa bezala definitzen du bere burua eta Estropatadaren ondoren itsasadarretik ahateen %100 jasotzeaz, lehortzeaz eta gordetzeaz arduratzen da.

Informazio gehiago: www.walkonproject.org/estropatada/