Musikaren Europako Eguna ospatuko da bihar Abandoko barrutian

uriola.eus 2017ko eka. 20a, 11:09

Indautxu plazak eta Egaña kaleak kontzertuak eta animazioa jasoko dituzte, eguerdian 12:30etik aurrera eta arratsaldean 18:00etatik aurrera.

Musikaren Europako Egunarekin bat eginez, zenbait kontzertu eta kaleko animazio ekitaldi aurrera eramango dira uriko 6. barrutiko Indautxu Plazan eta Egaña kalean. Goizeko egitaraua 12:30ean hasiko da, eta arratsaldekoa 18:00etatik 22:00etara luzatuko da. Edizio honetan, Bilboko Txistulari Bandak, Mr Jam Musika Zentroak, BilbaoMusikako taldeek eta kaleko bi musika bandek, Granujas a Todo Ritmok eta Marmarak, hartuko dute parte. Programazioa kaleko animazioarekin osatuko da, familia osoari zuzenduta egongo den eta 3 orduz sketch komiko laburrak eskainiko dituen Barre konpainiaren Juan Palomo ya esta aqui ikuskizunarekin.

Egitaraua

Indautxu plaza

12:30 Bilboko Txistularien Banda

18:00 / 22:00 Mr Jam Musika zentroa. Bandak/Comboak

Barre konpainia. Juan Palomo ya esta aqui sketch komikoak

 

Egaña kalea

12:30 Granujas a Todo Ritmo banda

18:30 BilbaoMusikako taldeak

20:00 Marmara Marching Band