Bizkaiko Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu du DBEn egindako erreforma salatzeko

uriola.eus 2017ko eka. 22a, 09:03

Zuen murrizketak, gure zama lelopean, Eusko Jaurlaritzak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan egindako murrizketak emakumeei eragiten dien lan zama denuntziatuko dute. Motxilak eramateko deia egin dute, “zama eraikinaren atean deskargatzera goaz”.

Gaur goizeko 12:00etan elkarretaratzera deitu du Bizkaiko Mugimendu Feministak Eusko Jaurlaritzak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan egindako murrizketak salatzeko. Zuen murrizketak, gure zama lelopean, emakumezkoek “enplegu prekarioenak” izanik, murrizketa bakoitzak “bizkarrean zama handia” dela salatu nahi dute, “sistema honek funtzionatzeko behar diren zaintza lanak guk dohainik egiten ditugu”. Hori dela eta, Euskal Herriko Eskubideen Kartak bultzatutako mobilizazio kanpainaren baitan Mugimendu Feministetako eragileei deia zabaldu die, ekainaren 22an Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean burutuko duten ekintzan parte har dezaten. Motxilak eramateko deia ere egin du, “zama eraikinaren atean deskargatzera goaz”.

EAEn pobrezia egoeran aurkitzen diren 69.000 pertsona daude.