Ertzaintzak ezagutzera eman duenez, goizaldeko 5:00etan emakume bat bere etxeko atariko atea irekitzen ari zela adingabe batek eraso egin dio sexualki, ukituak eginez. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du.
Sexu-erasoa gertatu den lekutik gertu zegoen bikote batek lagundu dio biktimari oihuak entzun ondoren, eta lanorduz kanpo aurkitzen zen ertzain baten laguntza ere izan dute errefortzuak iritsi arte ustezko erasotzailea lekuan bertan azpiratzea lagundu duena. Atxilotua polizia-etxera eraman dute emakume baten aurkako sexu-abusuak egitea egotzita.
Bilboko Udalak erasoa gaitzetsi eta samina agertu du. Ekintza honek osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa izateaz gain, giza-eskubideen haustura larri eta jasanezina dela ohartarazi du. Halaber, emakumeari, babesa helarazi dio.