Bilbo eszenatoki izango du Dan Brownen hurrengo eleberriak

uriola.eus 2017ko eka. 28a, 11:49

Origin du izena Dan Brownen lan berria eta urriaren 5ean salgai ipiniko dute. Bilboko Guggenheim Museoa izango da eszenatokietako bat.

Planeta argitaletxeak jakinarazi duenez, Origin Dan Brown idazlearen eleberriko fikziozko Robert Langdon pertsonaiak Bilboko Guggenheim Museoa bisitatuko du. Bilborekin batera, Bartzelona, Madril eta Sevilla ere agertuko dira Brownen lan berrian. Eleberria urriaren 5ean argiataratuko da mundu osoan.