Kale-erakusketak XIX. mende bukaeratik gaur egun arte Bilboko paisaiak itsasadarraren inguruan izan dituen aldaketarik garrantzitsuenak hartzen ditu. Argazkiak Abandoibarra pasealekuan egongo dira ikusgai, museoaren bi aldeetan. Guggenheim museoaren 20.urteurrenaren ospakizunen harira antolaturiko ekimena da.