Gaur goizean 11:30ean ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Pasa den astean hiru langile lan-istripuz hil zirela salatu dute. Horietako bi uztailaren 3an, astelehenez, bata Bedian eta bestea Azpeitian. Hirugarren bat uztailaren 7an hil zen, Irunen. Egoeraren larritasunaren aurrean, neurriak eskatu dizkio gehiengo sindikalak Eusko Jaurlaritzari.
Aurten 37 langile hil dira Euskal Herrian lan prekarietateagatik.