Atzo arratsaldeko 18:05ean gertatu zen ezbeharra Kale Nagusiko 1 zenbakiaren aurrean. Lekuko baten arabera, emakumeak oinezkoentzako semaforoa gorri zegoenean errepidea pasa zuen "bi aldetara begiratu gabe" eta 56 lineako Bilbobus batek harrapatu zuen. Informatzailearen arabera, kaltetua entzungailuen bidez musika entzuten omen zihoan eta "ez zuen busa hurbiltzen entzun".
Ertzaintzaren ibilgailu bat eta bi anbulantzia minutu gutxitan bertaratu ziren zenbait lekukoren deiak jaso ondoren. Ertzaintzak Kale Nagusiko metro irteeraren ondoan segurtasunerako gunea ezarri zuen, espaloi zati bat oinezkoentzako itxiz. Anbulantziak emakumea ospitalera eraman zuen.