Indautxuk Karmengo jaiak ospatuko ditu asteburuan

uriola.eus 2017ko uzt. 14a, 10:39

Bilboko erdialdeko auzoak Karmengo jaiak ospatuko ditu ostiralean eta larunbatean. Gaurko txikiteoa, bazkari herrikoia eta umeentzako azoka eta tailerrak antolatu dituzte. Arratsaldean Lowe taldeak kontzertua eskainiko du Indautxu kalean.

Indautxuk Karmengo jaiak ospatuko ditu gaur eta bihar arratsaldeko hainbat ekimenekin. Gaurko txikiteoa, bazkari herrikoia eta umeentzako azoka eta tailerrak antolatu dituzte. Arratsaldean Lowe taldeak kontzertua eskainiko du Indautxu kalean. Bihar, larunbata, herri zinema, umeentzako azoka eta tailerrak era herri karokea egingo dute.

 

Egitaraua

Uztailak 14, ostirala

14:00 Indautxu sariaren banaketa

14:30 Txikiteo eta euskal musika

15:00 Bazkari herrikoia

18:30 Umeentzako azoka eta tailerrak

19:00 Lowe taldearen kontzertua

 

Uztailak 15, larunbata

18:00 Herri zinema

18:30 Umeentzako azoka eta tailerrak

19:00 Herri karokea