Nekane Txapartegiren Suitzatik Espainiarako estradizioa salatzeko elkarretaratzea egingo dute

uriola.eus 2017ko uzt. 17a, 09:46

Argazkia: Sortu Gipuzkoa

Suitzako eta Espainiako auzitegiek berretsitako Nekane Txapartegi presoaren estradizioa salatzeko eta asilo politikoa eskatzeko elkarretaratzera deitu dute gaur Bilboko Suitzako enbaxadaren aurrean Askapenak, Nekane Librek, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Sortuk.

Askapenak, Nekane Librek, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Sortuk elkarretaratzera deitu dute gaurko, Nekane Txapartegi presoaren Suitzatik Espainiarako estraditazioa salatzeko. Suitzako justiziak, Nekane Txapartegi preso asteasuarra Espainiara estraditatzeko hitzarmena egin zuen martxoan Estatuko Bulego Federalarekin eta hori berretsi zuen uztailaren hasieran. 

Suitzak tortura onartzen ez duela "aitzakia hartuta" Nekane Txapartegi estraditatu nahi duela salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldeko 19:30ean Bilboko Kale Nagusiko 17 zenbakian, Bilboko Suitzako enbaxadaren aurrean, Nekane Libre, Estraditaziorik ez, Asilo politikoa orain lelopean.

Asteasuko bizilaguna 2016ko apirilaren 6an atxilotu zuten Zurichen, Espainiako polizia eta polizia suitzarrak elkarlanean aurrera eraman zuten operazioan. Hamaika urteko espetxe zigorra eskatu zuten arren, azkenean, hiru urte eta sei hilabetera murriztu zion kondena Espainiako Auzitegi Gorenak joan den otsailean.