Joan den larunbatean, uztailaren 15ean, emakume bat erasotua izan zen Indautxuko Manuel Allende kalean. Emakumeak lesioak izan arren, ez du salaketarik jarri nahi izan. Hala ere, udaltzaingoak kasua eraman duenez, Bilboko Udalak horren berri izan du eta atzo adierazpen-ohar baten bidez eraso matxista gaitzetsi eta erasoa pairatu zuen biktimarenganako elkartasuna adierazi zuen.
Laguntza
Tratu txarrak pairatu badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskal Autonomia Elkartean) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.