Koplowitzen bildumaren 90 pieza hartuko ditu Arte Ederren Museoak

uriola.eus 2017ko uzt. 27a, 09:56

Alicia Koplowitz- Grupo Omega Capital bilduma XVI eta XXI mende bitarteko 90 margolan eta eskultura osatzen dute, antzinate klasikotik hasi eta gaur egunera artekoak. Artearen historiako artisten lanak osatzen duen bilduma paregabeak lehen aldiz argia ikusiko du Bilboko museoan.

Bilboko Arte Ederren museoak bihar, uztailak 28, Alicia Koplowitz- Grupo Omega Capital bildumaren 90 pieza hartuko ditu. Europako bilduma artistiko nabarmenetakoa da eta Parisko Musée Jacquemart-Andrén bilduma osatzen duten berrogeita hamar pieza inguru kenduta, argia ikusten duen lehen aldia izango da.

Alicia Koplowitz- Grupo Omega Capital bilduma Europako bilduma artistiko nabarmenetakoa bihurtu da. Lehen aldiz, bildumatik aukeratutako artelan sorta handi bat ezagutzeko aukera ematen dio publikoari, eta multzo horretan artearen historiako artisten zerrenda paregabea dago. Guztira, 90 pintura, XVI. mendetik XXI. mendera artekoak, eta eskultura, Antzinate klasikotik hasi eta gaur egunera artekoak.

Erakusketa urriaren 23ra arte ikusgai izango da Bilboko museoan.

Edertasuna helmuga

Bildumak irizpide propioko bildumagile baten izaera islatzen du. Bildumagileak, edertasunaren bilaketa pertsonal horretan, iraganari eta etorkizunari jartzen dio arreta, eta pintura zein eskultura hartzen ditu aintzat. Interes horiek XVIII. eta XX. mendeetako obretan oinarritzen dira batez ere, eta bokazio kosmopolita du.