Hiru edukiontzi erre dituzte Indautxun

uriola.eus 2017ko abu. 16a, 10:56

Sutea Maria Diaz de Haro kalean izan da, eta kalteak eragin ditu ondoko denda baten erakusleihoan, etxebizitza baten pertsianan eta semaforo batean.

Hiru edukiontzi erre dituzte bart Bilbon, Indautxuko Maria Diaz de Haro kalean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Suak kalteak eragin ditu denda bateko erakusleihoan, lehen solairuan dagoen etxebizitza baten pertsianan eta semaforo batean.

Iturrien arabera, garrak 03:30ean piztu ziren edukiontzietako batean eta gainerakoetara zabaldu zen.