Anni Albersen 'Ikusmena ukitu' erakusketa jasoko du Guggenheimak urrian

uriola.eus 2017ko abu. 29a, 10:45

Argazkia: Helen M. Post

Erakusketa artistaren sail garrantzitsuenetatik ibilbide zehatza da, 1925ean hasi eta 1970eko hamarkadaren amaieran bukatzen dena. Argi ikusiko dira artelanen eta serieen arteko lotura formalak eta horiek agerian utziko dute Albersen artegintzaren hariak.

Bilboko Guggenheim museoak Anni Albersen Ikusmena ukitu erakusketa jasoko du urriaren 6tik urtarrilaren14ra arte. Ikusmena ukitu erakusketak artistaren sail garrantzitsuenetatik ibilbide zehatza da, 1925ean hasi eta 1970eko hamarkadaren amaieran bukatzen dena. Argi ikusiko dira artelanen eta serieen arteko lotura formalak eta horiek agerian utziko dute Albersen artegintzaren hariak. Artista berezi honen ideiek eragin handia izan dutela eta oraindik ere indarrean daudela azalduko da erakusketan.

Anni Albers

Anni Albers (Berlin, 1899–Orange, Connecticut, 1994) fiber artedo oihal artearen aitzindari izateagatik ezaguna da, baita etengabe bilatu baitzituen josteko/ehuntzeko motiboak eta oihalgintzaren eginkizunak. Kolonaurreko folkloreak eta industria modernoak inspiratutako artea izan zen, baina artisautzaren eta emakumeen lan delako nozioetatik askatu zen.