Udarik emankorrena Guggenheim museoarentzat

uriola.eus 2017ko ira. 4a, 09:39

Guggenheim museoak 427.764 bisitari zenbatu ditu ekaina eta abuztua bitartean. Orain arte museoak lortutako daturik onena izan da eta 2016an data horretan zenbatutako bisiten %4 gehiago lortu du.

Uztailean eta abuztuan 322.247 pertsonak ikusi dituzte Bilboko Guggenheim museoan dauden erakusketak, 2016ko udan baino 6.891 gehiago. Ekaina ere kontutan harturik, 427.764 bisitari izan dira, joan den urtean baino 14.622 gehiago.

Ekainak museoaren historiako daturik emankorrena utzi du 105.517 bisitarirekin, iaz baino 7.731 gehiago. Uztaila ere inoizko onena izan da, 147.781 bisitariekin, 2016an baino 6.102 gehiago, eta abuztua ere oso emankorra izan da, 174.466 bisitarirekin, inoizko bigarren abuzturik jendetsuena, 2016an baino 789 gehiago. Modu honetan, orotara, abuztuaren 31ra arte, 814.670 bisitari izan dira aurten museoan, 2016an data horretan baino %4 gehiago eta 2015ean baino %8 gehiago.

Bisitarien %76 Estatu espainiarretik kanpokoak izan dira, aurreko urtean baino %2 gehiago. %22a Estatu frantseseko bisitariak izan dira, italiarrak (%8), britainiarrak (%7), alemaniarrak (%6) eta herbehereetarrak (%6).