Azkuna Zentroa hitzen tenplu bilakatuko da gaur, irailak 6. Paul Auster idazleak bere azken eleberria, 4321, aurkeztuko du 19:30ean Azkuna Zentroko Auditorioan. Horrekin batera, Azkuna Zentroko webgunean ikusgai izango dute streaming bidez.
Horrela jakinarazi du Azkuna Zentroko webguneak, izan ere, sarrerak uztailean eskuragarri jarri eta berehala agortu ziren. Arrakasta ikusita, Auditoriumetik kanpo ere hitzaldia jarraitzeko abagunea izango dute bilbotarrek.
4 3 2 1
4 3 2 1 lanaren protagonista Ferguson da, eta haren jaioteguna eta jaiolekua (1947ko maiatzaren 3a, Newark, New Jersey) dira berataz dakigun gauza bakarra. Istorioak maitasuna, laguntasuna, familia, artea, politika eta heriotza uztartzen ditu, protagonistak bizi izandako ibilbide desberdinak azaleratuz, baita XX. mendeko erdialdean AEBetan bizi izandako zenbait ekimen garrantzitsu ere.
[2017-09-04] Paul Austerrek '4 3 2 1' eleberria aurkeztuko du asteazkenean Alondegian