Bilboko Udal Musika Bandak 2017-2018 denboraldiko lehenengo kontzertua eskainiko du, gaur, irailak 8, 19:00etan Azkuna Zentroko Kulturen Atarian. Postdata: maite zaitut... titulupean, Bandako 45 musikarik baino gehiagok, Isabel Maria Rubio zuzendari gonbidatuaren zuzendaritzapean, errepertorio zabala eskainiko diete era guztietako entzuleei. Sarrera doakoa izango da.
Abesti guztien artean hurrengo hauek joko dituzte: Roque Bañosen A mi madre, Percy Aldridge Graingeren Colonial song, Derek Bourgeoisen Sea dreams, Frank Ticheliren Sanctuary eta Edward Elgaren (E. Slocumen moldaketekin) Enigma variations op. 36. Isabel Mª Rubio 2016ko urrian Bilboko Udalaren Bandak antolatutako Orkestra Zuzendaritzari buruzko I. Topaketetako irabazle suertatu zen. Horren saria kontzertu honetan bandaren zuzendari gisa aritzea da.
Zuzendari gonbidatua: Isabel Maria Rubio Molina
Abaranen (Murtzia) jaio zen 1989an eta Aguilasera bizitzera joan zen. Aguilasen hasi zituen musika-ikasketak perkusio-alorrean. Herri horretan hamar urte eman ditu irakasle gisa. Lorcan, Murtzian eta Bruselan jarraitu zituen ikasketak eta ohorezko matrikulaz lortu zituen orkestra zuzendaritzako eta perkusioko goi-mailako tituluak. Irakasleak prestatzeko masterra musika alorrean eginez sakondu zuen ikasketetan.