Sanchez Marcos haurreskola berria inauguratu dute

uriola.eus 2017ko ira. 8a, 13:10

Haurreskola berriak 6. barrutian 42 plaza berri gehiago eskainiko ditu Haur Hezkuntzan. Instalazio berriak 400 metro karratutik gora ditu eta Juan M. Sanchez Marcos HLHI eraikinaren ondoan dago. 2017/2018 ikasturtean Bilboko eskaintza, guztira, 628 plazakoa izango da.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Sanchez Marcos haurreskola berria inauguratu du, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Juan M. Sanchez Marcos ikastetxe publikoaren ondoan. Haurreskola berri horrekin, 6. barrutiko haurreskoletan 42 plaza publiko gehiago egongo dira 0 eta 2 urte bitarteko umeentzat.

Sanchez Marcos haurreskolak 4 gelatan 42 plaza izango ditu; 16 plaza 0 urteko umeentzat aurreikusitako bi gelatan. Espazio horretan atsedenlekua eta aldalekua izango dira, baita elikagaiak prestatzeko gunea ere. Beste bi gelatan urte bateko 26 umerentzako lekua, atsedenlekua eta aldalekua daude.

Zentroak 403 metro karratu hartzen ditu eta gelez gain, sukaldea, jantokia, erabilera askotako gela (jolas gunea), umeen aulkitxoak gordetzeko gela, eta langileentzako aldagelak eta komunak ditu.

Sanchez Marcos haurreskolarako sarrera Fernandez del Campo kalean egongo da eta horrela, haurreskolak eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Juan M. Sanchez Marcos ikastetxe publikoak zeinek bere sarrera izango du, elkarren ondoan egon arren. Hala ere, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako neskato-mutikoak, 0 eta 12 urte artekoak, hartzen dituen ikastetxeko eskaintza osatuko du haurreskolak.

Zentro berri honek 6. barrutiko eskaintza osatuko du, orain arte Cervantes HLHI barruan dagoen haurreskola izan baita eskaintza bakarra.

Egun Bilboko Uriko 8 barrutietan dauden beste 13 haurreskolekin bat egingo du haurreskola berriak. Haurreskolak Partzuergoak gestionatzen ditu horiek.