Gaur eta irailaren 28ra bitartean ikusgai izango da Euskal Komikia erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegian. Erakusketak Euskadin komikiaren munduan izandako mugimendu nagusienak bilduko ditu: aldizkarien boometik fanzineak agertu ziren arte, autore-komikietatik atzerriko merkatuen konkistara.
Erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegiko bigarren solairuan dagoen Areto Nagusian ikusgai izango da astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:30era, eta arratsaldez 16:30etik 19:30era. Larunbatetan, aldiz, 10:30-13:30 bitartean soilik izango da ikusgai.
Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.