Greenpeaceren 'Esperanza' itsasontzia Bilbon porturatu da aldaketa klimatikoari irtenbidea emateko

uriola.eus 2017ko ira. 14a, 08:44

Argazkia: @cuezcan

Bilbora iritsi aurretik Coruña eta Gijón herrietatik igaro da Kantauri itsasoan zehar egindako Klima Salbatu Misioa kanpainan. Itsasontzia asteburuan doan bisitatu ahal izango da eta herritarren eta politikarien arteko topalekua ere izango da.

Greenpeaceren Esperanza itsasontzia astelehenean heldu zen Bilbora Klima Salbatu Misioa kanpainaren amaierako fasearekin bat eginez. Bilbora iritsi aurretik Coruña eta Gijón herrietatik igaro da Kantauri itsasoan egindako ibilbidean. Helburua, aldaketa klimatikoari irtenbidea ematea da.

Halaber, Energia kolaboratzailea: hiritarren boterea energia berriztagarriak sortu, elkarbanatu eta kudeatzeko txostena aurkeztu du Greenpeacek Euskadiko datuekin. Bertan, energia berriztarragarrietara trantsizioa egiteko herritarren nahia ezagutzera ematen du.

Hurrengo egunetan Esperanzan herritarren eta politikarien arteko hainbat topaketa gauzatuko dira.

Bisitak

Itsasontzian Itsas Museoaren kaian lotuta izango da bihartik, irailaren 15etik, igandera bitartean eta sarrera doakoa izango da. Ostiralean ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango da; larunbatean, 10:00etatik 13:30etara goizean eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldean. Igandeko ordutegia goizeko 10:00etatik 13:30etara, eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara izango da.

Klima Salabatu Misioa

Elkarte ekologistak Galizian eta Asturiasen errebindikatu du aldaketa klimatikoaren arduradunei planto egitearen beharra, eta, horrekin batera, aldaketa energetikoaren erdigunean pertsonak ipintzeko premia.

Klimaren Doilorrak

Elkarte ekoloogistak Klimaren Doilorrak txostena aurkeztu dute, eta bertan Mariano Raxoi eta Donald Trump bezalako agintarien ingurumen politikak aztergai izan dituzte. 

Halaber, Josu Jon Imaz izendatu du Greenpeacek Euskadiko doilor nagusia Petronor eta Repsol enpresekin duen loturagatik. Elkarteak jakinarazi duenez, Petronor Estatuko zazpigarren lantegi kutsakorrena da eta iraganeko eredu energetiko baten alde "apustu" egiten jarraitzen du.