Europa eta Latinoamerikako adituak aro digitalean liburuaren munduari buruz solastuko dira bihar

uriola.eus 2017ko ira. 14a, 13:31

Euskadiko Idazleen Elkarteak Egilea argitalpen mundu berrian IV Jardunaldia antolatu du bihar Bilboko Azkuna Zentroan. Argitalpen sektorearen errealitate berriaren gaineko ikuspuntuak mahai gainean jarriko dituzte adituek.

Laugarren urtez jarraian, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) Egilea argitalpen mundu berrian Jardunaldia antolatu du. Bihar, irailaren 15ean. Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoa izango da solasaldien tokia, 10:00etatik 20:00ak arte. Sarrera irekia eta doakoa edukiz tokia bete arte.

Urte batzuetatik hona liburuaren, irakurketaren eta argitalpen munduak jasaten ari duen eraldaketaren inguruan, egileen ikuspuntutik argia ematen jarraitzea da jardunaldiaren xedea. Horretarako, urtero legez, sektoreko profesional ospetsuenak elkartuko dira berriro, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa berriro ere izango duen ekitaldian.

Aurten Euskadiko Idazleen Elkartetik errealitate ezberdinen inguruko eztabaida sustatu nahi da bai eta argitalpen sektoreak jasaten duen etengabeko aldaketen inguruan ere, argitaratzaileen, autoargitalpenaren, literatura agenteen, idazleen eta liburuaren munduko analisten iritzietatik abiatuz. Salneurri politikak, nazioarteko merkatuak, hedatze jarduerak eta negozio eredu berrien bilaketa izango dira solasaldiaren ardatzetako batzuk.

Adituak

Europa eta Latinoamerikako argitalpen sektorean lehen mailakoak diren hogei hizlarik (argitaratzaileak, idazleak, literatura agenteak, liburu azoketako arduradunak, autoargitalpenean adituak…) euren ikuspuntuak azalduko dituzte. Papera formatu digitalen aurrean mantentzea, etengabeko eraldaketan dagoen argitalpenaren errealitatearen aspektu bat bakarrik da, eta bertan kultura eta teknologia eztabaida nahasten da.

 

Informazio gehiago: www.escritoresdeeuskadi.com